EUSKADI KENPO KAI HONBU

Ongi etorriak Kenpo Kai-aren Web orrialdera. Orrialde honen helburua jendeari Arte Marzial hau aditzera ematea da. Kenpo Kai-a ezezaguna da artista marzial gehienentzat, baina urte askoan zehar seriotasun haundiz egin du aurrera, gaur egun familia handi bat osatzen dugularik. Noizbait zu ere familia honetako partaide izango zarela espero dugu.

Web orrialde honetan Euskal Herriari buruz hitz egingo dugu gehien bat, baina pozarren jasoko genituzke munduko edozein herrialdetako iritziak.

Kenpo-Kai izan denaren, egun denaren eta izango denaren berri zabaldu nahi dizuegu, orrialde hontan. Aurkituko duzuen informazioa denen gustokoa izango delakoan gaude, maiz orrialde hau bisitatzeko aukera eskainiaz, bizirik eta garapenean mantendu nahi baitugu portala. Korreo elektronikoaren bidez komunikazio eta iritzi bide berri eta interesgarria sortu nahi izan dugu, rabili nahi duen edozeinen eskura jarriaz.

 

HISTORIA PIXKA BAT:

Kenpo Kai-a gutxi ezagutzen den arte marzial bat da. Bere jatorria Txinan dagoen arren Japonen izan du bere garapena. Eskola honi buruzko daturik zaharrenak Shaolin tenplu famatutik datozkigu; Chiang izeneko monje batek, segurtasun arrazoiengatik, Shaolin Chuanfa irakatsi zion. Ondoren, belaunaldiz-belaunaldi, irakatsia izan zen familia hartan Chiang Chuan izenarekin (Chiang familiaren boxeoa). Eskola hau, Japonera, Tawada Ishizaka izeneko abenturero japoniar baten eskutik iritsi zen. Honek bere ondorengoei irakatsi zien Ishizakaha Kenpo izena jasoz.

1967.ean Ishizaka familiako kide batzuk Txinara bidaia bat egin zuten, galduta zeuden teknika eta forma batzuk berreskuratzeko. Honen ondoren eskola honek Kenpo Kai izena jaso zuen (Ukabilaren metodoen batura).

Kazuo Ishizaka arte marzial honetako buru bihurtu zen

 Arte Martzial hau duela 30 urte hasi zen Gipuzkoan lantzen. Sihan Vidal-en bitartez ekarri zuen hona Kazuo Ishizakak. Urte guzti hauetan hainbat ekintza antolatu ditugu: erakustaldiak, lehiaketak...

Euskal Herrian, gaur egun Bizkaian, Gipuzkoan, Araban, Irunean eta Iparraldean daude taldeak. Eskola gehiagoren berri jakin nahi izanez gero (Euskal Herritik kanpo) gurekin harremanetan jar zintezkete.

Jatorria.

Guk lantzen dugun Arte Martziala japoniarra da, bertara Txinatik ekarri zuten arren. Osasun fisiko eta psikikoa zaintzeko helburuarekin ikasten diren teknika anitzen ikaskuntza da oinarri. Nyuho, kataiho eta kyoho teknikez gain zenbait arma eta teknika garatuagoak ikas daitezke, maila altuak lortuz gero. Gaur egungo gizartean edozein erasoo motaren aurrean babestea ahalbidetzen digun kirola dela esan genezake.

Interesaturik

Gehiago jakin nahi izanez gero, orrialde hau bisita zenezake nahi adina aldiz, e-mail bat idatzi, edo zuzenean, ikastordu batetara azal zintezket, inolako konpromezurik gabe, ikastordu bat zertan den ikustera.

                               

Kenpo-Kai-rekin kontaktuan.

Europe Kenpo kai Organization> europe@kenpokaihonbu.com

Euskadi kenpo kai Honbu: euskadi@kenpokaihonbu.com

 

KENSHI-AREN ETAPAK

Garrantzitsua da kenshi-aren (Kenpo Kai praktikatzen duena) ikasketa mailak ezagutzea. Honela daude banatuak:

Hasberria, diszipuloa, anaia txikia, anaia nagusia, aditua, irakaslea, Maisua eta Maisu Handia

 HASBERRIA: Kenpo Kai ikastean hasi dena da. Ikusi, imitatu eta bere lana eta esfortzuaren bitartez Maisuaren konfiantza irabaztea da bere egitekoa. Maila horretan pasatzen den denbora urtebete ingurukoa da, gerriko naranja lortu artekoa.

DISZIPULOA: Aurreko etapan oinarri sendo bat jarri ondoren, koordinazioa, erreflexuak eta abar garatzeari ekingo zaio. Honela arma tradizionalen artean sartuko gara eta era berean soin hezkuntza landuko dugu.

ANAIA TXIKIA: Bigarren Irakasle Laguntzailea bezala ere ezagutzen da. Gutxienez gerriko berdea beharrezkoa da. Irakaskuntzarako metodologia bat ikasi eta garatzeko lehenengo maila da. Aldi berean zenbait etsairen aurkako borroka irakasten da, borrokarako sistemak eta arma tradizional ezberdinak.

ANAIA NAGUSIA: Irakasle Laguntzailea bezala ere ezagutzen da. Gutxienez gerriko urdina, eta marroia arte bakarrik.Irakaskuntza metodologia osatzen da sendadura orientalaren artearen ezagutzarekin, era guztietako burruka dominatuz, armekin eta armarik gabe, lurrekoa eta zutikakoa gorputz indartsu eta zaluaz. Alderdi psikologikoa ere garatua izan da ordurako beharrezkoa den egoeretarako lasaitasun eta ziurtasuna lortuz.

ADITUA: Gerriko Beltza lortzeko azterketa pasa duen pertsona. Kenpo Kai-ean Aditua da pertsona hau, baina oraindik bide luzea du aurretik, ez bait du artearen zati txiki bat besterik ezagutzen.

IRAKASLEA: Gerriko Beltza lortzeko azterketaz gain beste froga batzuk gainditu dituena. Froga hauek gainditu ondoren hastapen zeremonian irakasle izendatua izango da.

MAISUA: G.B. 3. dan-etik aurrera eta estiloaren alderdi fisikoa, prebentiboa eta sakona menderatzen direla erakusten duten froga batzuk gainditu ondoren. Froga honetara iristeko beharrezkoa da Gerriko Beltza den ikasle bat gutxienez edukitzea.

MAISU HANDIA : Maisu Handia Maisuak prestatzea lortu duen pertsona da eta Kenpo Kai-aren barruan gutxienez 25 urte pasa behar izan ditu. Hala ere urte gutxiago daramatzaten maisuak izan daitezke maisu handi Kenpo Kai Erakundeak, bere adina edo jakituria handiagatik merezi dutela erabakiko balu.


TEKNIKAK ( WAZA )

Teknikak aurrez erabakitako mugimendu multzo batzuk dira, etsai bat edo gehiagoren aurka. Teknikak praktikatzearen ondorio dira abilidadea, trebetasuna, distantziak, kontrola, puntu bitalen ezagutza eta abar, mugimendu hauek beharrezkoa den unean erabili ahal izateko. Honek zuzen lezake teknikak ez direla erabilgarriak esaten dutenek egiten duten okerra. Teknikaren muina aurkitu behar da: teknikak ez dira helburu bat, beste helburu batzuk lortzeko bidea baizik. Tekniken barruan ezagutza arsenal izugarria dago eta ikasten ditugun eran burruka errealetarako prestatzen gaituzte. Mendeetan zehar Maisuek egindako ikasketak tekniken barruan daude. Maisuek burruka errealen muina teknika hauetan sartu dute, beraien estrategia, sartzeko modua eta egoera ezberdinak erakutsiz. Honen bidez lortzen zuten Maisuek beraien eraginkortasuna eta sona. Teknikak honela daude banatuak:

Motzak, luzeak, gogorrak, bigunak, hibridoak, kanpokoak eta barnekoak.

Motzak: Gorputzez gorpurtzeko burrukan erabiltzen diren teknikak dira, desplazamendurik gabe burrukatu daitekenean erabiltzekoak. Teknika hauetan besoen mugimendu azkar eta jarraiak lantzen dira.

Luzeak: Teknika hauek erabili ahal izateko beharrezkoa da pausu bat edo bi ematea. Oinarria ziria eta despistean daukate, eta erritmo eta norabide aldaketak asko lantzen dira.

Gogorrak: Erasoa eta defentsan oinarritzen diren teknikak dira; gorputzaren atal ezberdinekin kolpatze mugimenduak egiten dira. Ondoriorik bistakoena gorputzaren gogortzea da, honela, kolpe edo gelditze bakar baten bidez aurkakoa jokoz kanpo uzteko eta baita minik jaso gabe kolpe bat jasotzeko.

Bigunak: Teknika hauen oinarria aurkako proiektatu, okertu, inmobilizatu eta itotzean dago, hau dena okertze, presio eta oreka galarazteen bidez, inolako kolperik erabili gabe eta aurkakoaren indarra (eta bere puntu bitalak) bere aurka erabiliz. Atal honetan gehien lantzen dena desplazamentuak, gorputzaren sensibilitatea eta malgutasuna dira.

Hibridoak: Aurreko bi sistemak biltzen dituzte, horregatik hauek dominatzean ikasten da.

Kanpokoak: Muskuloen erlaxazio - kontrakzio - erlaxazio mugimenduan oinarritzen dira, gorputz atalak proiektatzeko. Esan daiteke aurreko ataletan indar muskularra edo potentzia erabiltzen denean puntu honen barruan gaudela.

Barnekoak: Oinarri bezala arnasketa eta barne energia duten teknikak dira, baina batez ere borrokatu gabe irabaztean oinarritzen dira. Kenpo Kai artearen barruan hauek dira teknika aurreratuenak eta ezaugarri nagusi bezala keinuak, egoera mental egokia eta psikologia dituzte. Burrukatu gabe irabazten zaio etsaiari. Puntu honetan garatzen dira, konzentrazioa, begirada, keinuak, egoera mentala eta ziurtasuna.


IRAKASKUNTZA METODOLOGIA

Kenpo Kai-aren irakaskuntza teknikoari dagokionean, hau programa batzutan banatua dago. Programa hauek ikasteko denbora bat behar da eta banan-bana ikasi behar dira denak. Oso garrantzitsua da lehenengoa ondo dominatzea bigarrenera pasatzeko, eta berdin hurrengoetan. Honela ikasleak Kenpo Kai-aren artea ondo ikasiko du. Irakasleen problemarik haundiena ikasleei hau dena ondo erakustea da (ez teknikoki bakarrik, teorikoki ere bai), horregatik irakaslearen lana kenshi-ak pertsonak bezala tratatzean datza, ulertzen ez dituztenean gauzak esplikatuaz.

IRAKASKUNTZA METODOAK 

  1.  Esplikatu edota erakutsi imita dezaten.
  2.  Hau edo hura nork egin dezaken galdetu, metodo honekin saiatzen has daitezen lortzen da, honela kenshi-a bere burua eta posibilitateengan konfiantza hartzen hasiko da.
  3.  Zailtasun maila ezberdinetako konbinazioak erakusten zaizkie, kenshi-ek aukera ditzaten, honela egokien iruditzen zaien konbinaketa landu dezakete.
  4.  Hobekuntza lana; sistema tekniko eta analitiko bat da, jada dominatzen den ariketa batekin egin daiteke.
  5.  Ikerketa eta sortze lana. Irakasleak ariketa batzuk ematen ditu; hutsuneak dituzten ariketa batzuk. Hutsune horiek kenshi-ak bete behar ditu.
  6.  Sortze lana, kenahai-aren araberakoa, Kenpo Kai ikasten daraman denboran ikasi duen guztiaterik.

KLASE BATEN EGITURA

Klase baten egitura faktore ezberdinen baitan dago: alde batetik kenshi-a bera (egoera fisikoa, daukan denbora etab.), gimnasioa edo eskola, eta beste batzuk ere bai. Horregatik zaila da klase estandar bat ematea eta kenshi guztiak pozik geratzea. Honen ondorioz Kenpo Kai-ko irakasle batek klase bat emateko oinarri bezala hartu behar dituen printzipio batzuk emango ditugu.

A/ BEROKETA: Izan daiteke : erlaxazioa, gimnasia orokorra, potentzia, malgutasuna... Normalean ez da ordu laurden bat baino luzeagoa ordu beteko klase batean.

B/ OINARRIA: Simplea edo konbinatua, era ezberdinetakoa izan daiteke eta hau ere ez da ordu laurden bat baino luzeagoa ordu beteko klase batean.

C/ TEKNIKAK: Programakoak, aplikazion ezberdinak, hau ere ordu laurden bat.

D/ FORMAK: Programakoak, sarrera moduan aurreratuak, 10 minutu.

E/ LAN LIBREA: Konbate mota ezberdinak, formen sortzea, 5 minutu.

DEFENTSA PERSONALERAKO PROGRAMA BATEN PLANTEAMENDUA

HELBURU OROKORRAK

1- Indarra, resistentzia, malgutasuna, arintasuna eta oreka garatzea

2- Gorputzaren mugimenduan elegantzia eta zalutasuna lantzea.

3- Elkarlana piztea.

4- Mugimenduen ulermena haunditzea esperientzia sortzaile baten bitartez.

5- Mugimendu edo ariketa baten balio orokorra ikastea.

6- Norberagan konfidantza garatzea.

7- Zentzu sortzaile bat garatzea.

8- Efektibitatearen zentzua garatzea.

 

 

PROGRAMAREN HELBURUAK

Helburu fisikoak; programaren amaieran kenshi-a gai izango da:

A) irakatsitako ariketak behar bezala egiteko,

B) elkarrekin nahasteko,

C) Kenpo Kai-aren beste zati batzuekin konbinatzeko,

D) edozein unetan zuzen aplikatzeko.

 

HELBURU PSIKOLOGIKOAK:

Programaren amaieran kenshi-a gai izango da:

A) bere burua erlaxatzeko,

B) bere buruagan konfiantza edukitzeko,

C) ondo egindako lan bat ulertzeko,

D) besteekin era sortzaile batean lan egiteko.

HELBURU TEORIKOAK:

Programaren amaieran kenshi-a gai izango da:

A) ariketa hauen nondik norakoa esplikatzeko,

B) ariketa bat ondo egiteko modua esplikatzeko,

C) garapen mailak esplikatzeko.